Reaper Euskaraz

REAPER Cockos sortutako grabaketa Software bat da, DAW bezala ezagunagoak. Bertan grabaketak egin daitezke edota dauzkagun audio artxiboak modifikatu ditzazkegu. Horretarako Pluginak erabiltzen dira (VST edo AU formatuetan). Software honek bere barnean bere markako pluginak barneratuta ditu 32 Bit eta 64 Bitetan egokitutakoak eta kanpotikoak gehitu ditzazkegu. Nahiz eta soinu tekniketara lotuta egon, bideo edizioa egiteko baliagarria da.

DAW (Digital Audio Workstation) honek 60 egunetako dohaneko ebaluazio Lizentzia guztiz funtzional bat eskaintzen du. Egun epe hau igaro ondoren softwarearen erabilpena berdina izaten jarraituko du baina lizentzia erosteko eskaintza baten leihatila bat zabalduko da. Ahal ere leihatila hau segundu gutxi batzuk igaro ondoren itxi ahal izango da eta softwarea beti bezala erabiltzen jarraitu ahal izango dugu. Arrazoi honegatik askotan esan izan da DAW hau dohanekoa dela. Bere erabilera zabalerako bi lizentzia mota daude: komertziala edo erabilera pribatukoa. Zenbait eskaintza berezi ditueskoletara edo empresetara egokituak eta gure sistemaren edozein konfiguraziotan erabilgarria da (x64 eta x86).

Modu berean, DAW hau bakoitzak bere gustuetara egokitu dezake, bai itxura aldetik, edo hizkuntza aldetik horretarako gehigarri ugari dago sarean zehar. Hori dela eta Letobe Studios-etik Software hau euskaraz erabili ahal izateko, hizkuntza honen Langpack-a sortu dugu.

Softwarea euskaraz erabili ahal izateko eman beharreko pausuak oso errazak dira. Programa erabiltzen hasteko solik euskarazko Langpackaren ikonoaren bitartez egitearekin nahiko izango da. Behin egin eta gero guztiz euskaratua izango da.

Programa osoa jeisteko, REAPERen orrialde ofiziala hau da:

Behin programa eduki eta gero, REAPER Euskaraz edukitzeko, Langpack artxibo hau jeitsi ezazu:

*Artxibo hau Beta baten modura hartu, hau da akatsen bat aurkitzen baldin baduzu, harremanetan jar zaitez eta esan zein den, horrela egin beharreko aldaketak egin ondoren, Packaren artxibo hobetua partekatzen joango naiz.