informazioa

Nire izena Iker Aranoa da, audio nahasketa eta masterizazio zerbitzuak modu onlinean ematen espezializatutako ingeniaria. produceaudio.net-ek eskeinitako Instituto de Mezcla-ko ikaslea eta IDM- ren bederatzigarren promozioko partaidea izan naiz Harry Up! ingeniaria mentore gisa edukiz.

mesa de mezclas 2

Denbora luzaroan zehar haibat talde desberdinen zuzenekoez gozatu eta gero, beraien proiektuen disken edo maketen grabaketen soinuak ez dutela zuzenekoaren energia trasladatzen ikusi ondoren, Letobe Studios sortzea erabaki nuen, balio eskuragarri batean edozein taldek bere musikan kalitate profesionaleko sonorizazio emaitza bat eduki dezan.

Nire musikaren ibilbidean zehar, kalitatezko zerbitzu bat bermatzerako orduan eman beharreko pausoakulertzeko, alderdi desberdinetako formakuntza jaso dut.

Alde batetik, produkzioan ematen diren pauso desberdinetan erabiltzen diren erraminta ugarien, hala nola ekualizagailuak, konprimagailuak, reverb-ak… hainbat kurtso egin ditut hauen erabilpena, desberdintasunak, bai analogiko edo digitalak, bai maila desberdinekoak desberdintzeko kurtso ugari jaso ditut haien aplikazio zuzena eman ahal izateko. Bestetik, hainbat Masterretan partaide izan naiz musika estilo desberdinetan (punk, rock edo metal azpigenero desberdinetan). Modu honetan bezeroak eskatzen dituen emaitzen kalitatea eta konformitatea lortzen hobetuko duen formakuntza lortuz.

Amurrioko udal kontserbatorioko ikasle izan naiz bertan oinarrizko musika gradua osatuz eta hainbat instrumentu jotzen ikasiz, tronpeta edo baxua kasu.

Bizitzan zehar talde desberdinetan jo dut eta haibat abesti ekoiztu eta sortu ditut genero desberdinetako artistekin edo artistentzat. Bertan nahasketa eta masterizazio zerbitzuak 2023 urteaz geroztik ematen nabil.

Bai zu edo zure taldea eskainitutako zerbitzuak edo informazio gehiago jaso nahi baduzue, ez dudarik izan harremanetan jartzearekin.