Nor naiz

Nire izena Iker Aranoa da, modu onlinean audio nahasketa eta masterizazio zerbitzuak ematen espezializatutako ingeniaria. produceaudio.net eskeinitako Instituto de Mezcla-n ikasitakoa naiz eta IDM- ren bederatzigarren promozioko ikaslea izan naiz Harry Up! ingeniaria mentore gisa edukiz.

Beste hainbat ikasketa, kurtso eta master egindakoa naiz eskeinitako ekoizpenen emaitza erabat profesionala izan daitezen metal,punk, rock… generotan espezializatuz, nire home studioari ahalik eta errendimendu handiena atera ahal izateko.

Horretaz gain, hainbat abesti argitaratu eta ekoiztu ditut bestelako artista internazionalekin musikaren genero desberdinak ukituz ,pop, rap edo musika orkestrala adibidez. Horregatik argi gera dadin, mugitzen zaren genero musikalarekin ez dago inolako arazorik.

2023 urtetik aurrera nire zerbitzuak modu onlinean eskeintzen ditut hainbat egileentzako.